LOKEko judokak ongi eskola arteko Euskadiko jokoetan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko apirilaren 7a

Eskola arteko Euskadiko Txapelketa lehiatu zuten

Eskola arteko Euskadiko jokoetan lehiatu ziren LOKEko judokak asteburuan Gasteizen. Lucas Moralesek eta Martin Sebastianek txapelketa ona egin zuten, baina ez zuten esperotako emaitza lortu. Lehenak finalean galdu zuen, eta bigarrena dominetatik kanpo geratu zen berdinketa hirukoitza baten ondorioz. Bihar infantilak Pouen lehiatuko dira.