Babyauto Zarautzek igoera kanporaketak jokatuko ditu

Txintxarri Aldizkaria 2017ko apirilaren 6a

Eibarri 12-45 irabazita, igoera kanporaketak jokatzeko lekua ziurtatu du Babyauto Zarautzek

Eibarren irabaztea beharrezkoa zuen Babyauto Zarautzek igoera kanporaketak jokatu ahal izateko, eta ez zuen huts egin. 12-45 gailendu ziren zarauztarrak Unbeko errugbi zelaian. Lau lasarteoriatarrek hartu zuten parte norgehiagokan: Xabier eta Ander Rekondok, David Vegak eta Xabi Prietok. Azken honek garaipena ziurtarazi zuen entsegua egitea lortu zuen. Gauzak horrela, Alacanteko La Vila taldearen aurka jokatu beharko dute kanporaketa. Lan gogorra dute aurretik gipuzkoarrek. Izan ere, igoerarako hautagai nagusiak dira Valentziarrak. Joaneko partidua hilaren 23an jokatuko dute Astin eta itzulikoa 30ean Alacanten.

16 urte azpiko Gure Etxea Beltzak taldeak, bere aldetik, Euskal Ligako finala lehiatuko du biharko 12tan Bera Beraren aurka Irungo Plaiaundi zelaian.