Lasarteoriatar bat Wikimedia konferentzian

Txintxarri Aldizkaria 2017ko apirilaren 6a

Iñaki Lopez de Luzuriaga herritarrak aurten Berlinen egin den Wikimedia konferentzian hartu du parte, Galder Gonzalezekin batera. Euskal Wikilarien elkarteko kide dira biak.

Martxoaren 30etik apirilaren 2ra bitartean egin zen aurtengo Wikimedia konferentzia, Berlinen. Lasarte-Oriak ordezkaritza izan zuen bertan: Iñaki Lopez de Luzuriaga herritarra egon zen Alemaniako hiriburuan. Euskal Wikilarien elkarteko kidea da Lopez de Luzuriaga. Berarekin batera egon zen beste kide bat: Galder Gonzalez.

Besteak beste, 2030. urterako estrategia finkatzea izan da konferentziaren helburua. Guztira 350 pertsonak hartu dute parte, mundu osotik etorriak. "Ezagutza libreak eta aniztasunak jarri dute hizpidea; tartean, hizkuntza gutxituak", kontatu digu Iñakik.