Arranbide 8-10 eta Goikale 19-21 eremuak asfaltatuko dira gaurko egunean zehar, printzipioz. Gauean berriz, Goikaleko gunean zebrabide konkordun berri bat egingo da Azkorte bidean, Buruntza bideko bidegurutzean. Horrez gain, Txartel hotelaren alboko zebrabide konkordunak konponduko dira.
Bihar, berriz, Udaleko brigadak aipatu eremuko zebrabide konkordunak margotuko ditu.