Bera Berak eta zenbait lasarteoriatarren taldea den Babyauto Zarautzek elkarren kontra jokatu zuten asteburuan errugbiko Ohorezko B mailan. Donostiarrak bigarren dira sailkapenean eta Zarauztarrak, berriz, hirugarrenak. 24-14ko garaipenari esker, Ohorezko mailara igotzeko kanporaketa jokatzea bere eskuan du Babyauto Zarautzek. Asteburu honetan, AVIA Eibarren kontrako partidua irabaziko balute, ziurtatuta lukete. Astin jokatu zen norgehiagokan herritarrak diren Ander eta Xabier Rekondok eta David Vegak jokatu zuten; Xabi Prieto, aldiz, aulkian geratu zen.