Igandera arte egin ahalko da Euskal Herriko Itzuliko porra

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 31

Txirrindularitza zaleek aukera bikaina dute euren ezagutzak praktikan jarri eta pronostikoak egiteko, urtero-urtero Ostadar SKTk antolatzen dituen porrei esker. Aurten, Euskal Herriko Itzulikokoa prestatzera ere animatu da kirol elkartea. Apirilaren 3an, astelehenarekin hasiko da Itzulia. Porrako boletoak bezperan, igandean entregatu beharko dira, 18:00etan beranduenez. Ohiko tabernetan topatu ahalko dira txartelak, 7 euroan. Sariak honakoak dira: etapako, 60 euro; sailkapen orokorreko lehenarentzat 360, eta 180 bigarrenarentzat. Zazpi otar ere zozketatuko dira, eta 8.a azken sailkatuari emango zaio.