Herriko merkataritza sustatzea helburu duen Biziberritzen proiektuak 14 establezimendu berri gehitu ditu bere ekimenean. Hutsik dauden lau lokal berritan eskainiko dituzte euren produktu eta zerbitzuak. "Lokal horien funtzio komertziala sustatzea" dute helburu, besteak beste, ekimenak. Merkatariekin harremana sendotze bidean Aterpea elkarteak egiten duen lana goretsi dute Udal ordezkariek.