Buruntzaldea IKTko eskola adineko igerilariak Erkidego Arteko Espainiako Txapelketan hartu zuen parte. Guztira, Euskal Autonomia Erkidegoarentzat 17 puntu bildu zituen, egindako hiru probatan bere marka onenak hobetuz. Taldeka, hamaikagarren postuan sailkatu ziren gizonezkoen kategorian eta bederatzigarren bateratuan.
Bestalde, taldeko 11 igerilari Donostiako Paco Yoldi igerilekuan lehiatu ziren Gipuzkoako Sarian. Neguko lehiaketa gehienak bukatuta, denboraldiko lehenengo zatiari amaiera eman diote.
Nahia Zudaire AXA Taldeko etorkizuneko Paralinpiarren I. Kontzentraziora deitu dute, halaber.