Irakurle txokoak errifak saldu ditu azken hilabete hauetan eta zozketa egin ondoren, 602 zenbakiari egokitu zitzaion saria. Txartel honen jabea Edu Galardi herritarra suertatu da eta gaur goizean Irakurle Txokoko bi kidek eman dizkiote liburuetan gastatzeko 50 euroko bonoa eta apirilaren 8an herrian Pirritx, Porrotx eta Marimototsek egingo duten bigarren emanaldirako lau sarrera.