Herritarren bi bikoteak lan txukuna egin zuten Mus Txapelketako finalean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 30a

16 lehenengoetan sailkatu ziren Xabier Arteaga eta Beñat Esnaola, eta Jon Begiristain eta Alex Rodriguez

Euskal Herriko Mus Txapelketako final nagusia jokatu zen pasa den asteko larunbatean Anoetan. Guztira 124 bikotek hartu zuten parte. Horien artean, Xabier Arteaga-Beñat Esnaola eta Jon Begiristain-Alex Rodriguez bikote lasarteoriatarrak. Lan txukuna egin zuten biek, hamasei lehenengoen artean sailkatzea lortuz eta patxaran botila bana irabaziz.