BTT froga jendetsua espero da igandean Lasarte-Orian. 350 kirolarik baino gehiagok eman dute izena orain arte, eta igandean irteeran 500 inguru izatea espero dute antolatzaileek.
09:30etan abiatuko da lasterketa Geltoki kaletiketa parte hartzaileek bi ibilbideren artean aukeratu beharko dute. Ibilbide motzak 28 kilometro izango ditu, eta luzeak 38. Jakitera eman dutenez, hornidura guneak kokatuko dituzte 19. eta 31. kilometroetan. Bi kasuetan, dena den, hasierako kilometroak neutralizatuak izango direla azaldu dute.
Helmugara iristean txistorrada eta garagardoa zain edukiko dituzte txirrindulariek.
Probarekin 'pozik'
Askatasunaren parkean aurkeztu zuten froga alkate Jesus Zaballosek eta antolatzaile diren Fly Group enpresako eta Saiatuz kirol taldeko kideek.
Nabarmendu zuten halako frogak Lasarte-Orian antolatzeak duen "garrantzia", eta "datozen urteetan harremanarekin jarraitzeko asmoa" erakutsi zuten.