Hilabetero moduan,kultur ekintza ugari izango dituzte Lasarte-Oriako herritarrek apirilean zehar, gozagarri. Udalak, kultur agenda zabala prestatu du datorren hilabeterako eta gaur goizean egindako agerraldi baten bitartez eman dute horren berri Maite Iglesias eta Xabier Goitia ordezkariek.
Hilaren lehenean, Ane Labaka eta Bea Egizabal herritarren eskutik, bertsoak eta bakarrizketa uztartzen dituen 'Erradikalak gara' saioaz gozatu ahal izango da. Hau, iluntzeko 20:00etan hasiko da, eta 5,50 euro ordaindu beharko dira ikusi ahal izateko.
Lehen ekitaldi horren ostean, haurrentzako eta helduentzako zinema saioak izango dira; apirilaren 2an, 'El regalo de molly monster' haurrentzako ikusentzunezkoa emago da. Haue, arratsaldeko 17:00etan izango da eta 3.80 euroren truke. Egun horretan bertan, baina iluntzeko 19:30ean, 'Vivir la noche' helduentzako filma eskainiko da eta 5,50 euro ordaindu beharko dituzte ikusleek. Biak Manuel Lekuona Kultur Etxean izango dira.
Horien ostean, hilaren 4ean, Danok Kideren XII. musika topaketen baitan, Elsa Ferrer musikariearen emanaldia izango da, Brijitarren Komentuko kaperan.
Hurrengo egunean, apirilaren 5ean, 'Sustraiak eta hegoak' izeneko aldizkariaren aurkezpen ekitaldia izango da. Lasarte-Oriak betidanik izan du elkarte-sare aberasgarri bat, eta horiek inguruan sortzen duten jarduera kulturala, elkartasunezkoa, etab kontuan hartuta, Udalak jarduera aberats hori gorde asmoz argitaratuko du doako urtekaria.
Apirilaren 7 eta 9an zinea izango da gurean, berriz ere. Zazpian, zine-forumaren baitan, 'Frantz' luzemetraia ikusi ahal izango da, gaueko 22:00etan tea 5,50 euroko sarrera ordaindu beharko da. Bederatzian, berriz, etxeko txikiei zuzendutako 'Teresa eta Galtzagorri' filma emango da kultur etxean. Hau haurrentzako izan ohi diren ekintzen nordutegi berdinean eskainiko da, hau da, arratsaldeko 17:00etan eta 3,80 euroren truke. Iluntzeko 19:30ean berriz, helduek 'Es por tu bien' filma ikusi ahal izango dute.
Hurrengo egunetan, apirilaren 10etik 23ra, 'Amasahara' erakusketa izango da Antonio Mercero eraikinean eta udaleko ordezkariak gaur goizean egindako agerraldian esan dutenez, aurrerago zehaztuko dute erakusketaren ordutegia.
Apirilaren 21ean, berriz ere zineforumaren harira, 'La la land' filmaren emanaldia izango da, gaueko 22:00etan, eta 5,50 euroren truke. Handik bi egunetara, beste bi fil proiekzio ikusteko aukera izango dute herritarrek; arratsaldeko 17:00etan, 'La vida de calabacín' filmaz gozatu ahal izango dute txikiek, eta iluntzeko 19:30ean berriz, 'La la land' eskainiko dute helduentzat.
Hilabeteari amaiera emateko ere izango dira ekitaldi bat baino gehiago. Hilaren 29an, arratsaldeko 18:00etan 'Euria' antzezlana ikusi ahal izango dute Manuel Lekuonan eta apirilaren 30ean berriz, haur eta helduentzako bi zine proiekzioek itxiko dute apirileko kultur agenda; lehena arratsaldeko 17:00etan 'Los pitufos: la aldea escondida' eta bigarrenik, 'Kong: la isla calavera'.