Usurbilgo Lanbide Eskola Nazioartekotze ildoari jarraiki

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 27a

Usurbilgo Lanbide Eskolako nazioartekotze bidea oso aspaldikoa da. Erasmus, Erasmus + eta atzerriko hainbat eskola eta enpresekin proiektu ugari gauzatu baditu ere, beste urrats bat eman du orain. Usurbilgo Lanbide Eskolak, Zubigune Fundazioa eta Tknikarekin bat egin du, Lisa Wiedemann teknikari alemaniarra kolaboratzaile bgisa izateko; Wiedemann andereak Alemania, Frantzia eta Luxenburgon hainbat nazioartekotze proiektu garatu ditu, eta lanbide eskolarentzako, oso baliagarriak izango dira Wiedemann anderearen ezagutzak eskolak dauzkan Nazioarteko Proiektu garrantzitsuak aurrera atera ahal izateko.