Apirilaren 3an, astelehenarekin hasiko da Itzulia. Porrako boletoak bezperan, igandean entregatu beharko dira, 18:00etan beranduenez. Ohiko tabernetan topatu ahalko dira txartelak, 7 euroan. Sariak honakoak dira: etapako, 60 euro; sailkapen orokorreko lehenarentzat 360, eta 180 bigarrenarentzat. Ohiko urdaiazpikoen ordez, zazpi otar ere zozketatuko dira, eta 8.a azken sailkatuari emango zaio.
Bestalde, tabernen arteko lehiaketa ere egongo da, ohi bezala. Puntu gehien biltzen dituenak afari bat irabaziko du, bi pertsonarentzako, Txartel Txokon.
Euskal Herriko Itzuliko porraz gain, Italiako Giroko eta Frantziako Tourrekoa ere egingo ditu Ostadarrek. Hiru horietako puntuak batuta sailkapen orokorrean lehenengo geratzen den parte-hartzaileak 1.300 euroko saria poltsikoratuko du.