Atsobakar egoitzako adineko pertsonek eta langileek goiz atsegina igaro dute, EOS Euskadiko Orkestra Sinfonikoko zenbait irakaslek eskaini duten kontzertuaz gozatuz. EOSek herriko elkarte Danok Kiderekin elkarlanean antolatu du emanaldia. Ikus-entzuleek pozarren hartu dute aipatutako emanaldia, eta musikariek jotako pieza bakoitzaren ostean gogotik egin dute txalo.