Igandera arte egin ahalko da Euskal Herriko Itzuliko txirrindularitza porra

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 25a

Txirrindularitza zaleek euren ezagutzak erakusteko eta pronostikoak egiteko aukera daukate beste urte batez, Ostadar SKTk atera ohi dituen porrei esker. Aurten, berrikuntza modura, apirilaren 3an hasiko den Euskal Herriko Itzulikoa ere prestatu dute. Igandean entregatu ahalko dira boletoak, beranduenez.