Buenos Aires Aldapan behe-tentsioko aireko linea aldatzea

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 27a

Iberdrola Distribución Eléctrica kontratatu du Lasarte-Oriako Udalak Buenos Aires Aldapan behe-tentsioko aireko linea lurperatzeko lanak egiteko. Buenos Aires Aldapan espaloiak zabaltzeko egin berri diren urbanizazio lanek beharrezko egin dute eremu horretako behe-tentsioko gaur egungo linea aldatzea. Urbanizazio proiektu horretan ez zegoen aurreikusia lan hori, baina eharrezkotzat jo da eta 17.049 euroren truke.