Greba hezkuntzan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 22a

Herriko ikastetxeetan nabaritu da irakasleen greba. Murrizketan aurka elkarretaratzea egin dute Okendo plazan,

Irakaskuntza publikoak EAEn greba eguna du gaur. Gurean jarraipen handia izan du deialdiak eta Donostiako manifestaziora joan aurretik, irakasle batzuek Okendo plazan elkarretaratzea egin dute "Murrizketarik ez" lelopean. LAB, ELA eta STEILAS sin­dikatuek deitu dute greba "2010e­tik 2017ra izandako murrizketa politikoari ja­rrai­­pena eman dio Hez­kun­tza Sai­lak", esan dute. Bes­teak beste, salatu dute ikasle kopu­ruak gora egin arren, ez direla baliabideak gehitu. Gurasoei ere atxikimendua eskatu diete irakasleek eta bide ezberdinetatik Hezkuntza sailera bideratzeko idatzia zabaldu zaie.