Larunbat iluntze-gauerako plan paregabea proposatzen dute Kuadrillategi egitasmoko gazteek: 'KTG Sutan 2.0 festa'. 20:00etan hasi eta 01:00era arte, Loidibarren pilotalekua kontzertu-gune inprobisatu bihurtuko da hainbat orduz. Skakeo eta Herenegun taldeak arduratuko dira giroa jartzeaz. Antolatzaileek lasarteoriatar guztiak gonbidatzen dituzte frontoira hurbildu eta ekitaldiaz gozatzera.
Musikaz gain, edari eta ogitartekoak ere eskura edukiko dituzte herritarrek. Sarreren prezioak hauek dira: ikasle eta langabeek euro bat ordaindu beharko dute, eta hiru helduek. Sarrera-txartelarekin batera edari bat ere sartzen da prezio horietan.