Festetarako diru laguntzak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 17a

Apirilaren 28ra arte izango da San Pedro jaietarako diru laguntzak eskatzeko epea eta Udalak jakitera eman duenez, 9.190 euro zuzenduko ditu horretarako. Egoitza Lasarte-Orian duten pertsona fisiko eta juridiko, publiko zein pribatuek eskatu ahal izango dituzte laguntza horiek, eta norgehiagoka-erregimenean irekitako deialdiaren bitartez tramitatuko dira.