Telebistan Usurbilgo Lanbide eskola

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 17a

Teknopolis saioan azalduko dute bertan garatutako biltegi adimentsua.

ETB Usurbilgo Lanbide Eskolan izan da Teknopolis saiorako biltegi adimentsuaren grabazioa egiten. Grabazio honen helburua Usurbilgo Lanbide Eskolako Mekanika Alorrak martxan jarritako RFID teknologiaz hornituriko biltegi adimentsua ezagutaraztea izan da. Aurreikuspenak betez gero dokumentala ikusgai izango da apirilaren 8an, 13:30ean ETB1en eta hurrengo egunean 10:00etan ETB2n.