Txirrindularitza itzuli handiak hurbiltzearekin batera herritar askok egiten dituzte Ostadar SKTren porrak. Aurten, apirilaren 3an hasiko den Euskal Herriko itzulirako ere prestatuko dute bat. Jakinarazi dutenez, boletoak betetzeko azken eguna apirilaren 2a izango da, igandea. Arratsaldeko seietarako jasoko dituzte txartel guztiak.