Raul Gomez Margallo garaile Hernaniko Sagar Lasterran

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 14a

8,9 kilometroko ibilbidea 29 minutu eta 55 segundutan burutu zuen lasarteoriatarrak.

Korrikalari lasarteoriatarra izan zen joan den larunbatean Hernaniko XI. Sagar Lasterra herri lasterketako helmuga zeharkatzen lehenengoa: 29 minutu eta 55 segundoko denbora egin zuen. 22 segundora iritsi zen Ruben Aranburu eta 26ra Gaizka Sarasola. Emakume bizkorrena Maitane Guerrero izan zen, 34:54ko denborarekin.