18 urte edo gehiago badituzu eta udara honetan begirale lanetan aritu nahi baduzu, Ttakun Kultur Elkarteak zabalik du begiraleen lan-poltsa osatzeko izen emate-epea.
Horretarako, hainbat dokumentu aurkeztu beharko dituzte interesatuek. Lehenik, orri honen behekaldean dagoen eskaera orria bete beharko dute, eta horrekin batera, begirale titulua, EGA edo baliokidea den euskara ziurtagiria eta sexu delitua egiteagatiko aurrekari penalak ez dituela egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dituzte.
Begiraleen lan-poltsa osatzeko epea apirilaren 7ra bitarte izango da zabalik eta bi bide izango dira izen ematea egiteko; lehena, Ttakun Kultur Elkarteko bulegoan (Geltoki Kalea 4) entragatu ahal izango dituzte dokumentuak, eta bertara gerturatu ezin dutenek, berriz, aisia@ttakun.eus helbide elektronikora bidali ditzakete beharrezko dokumentu horiek guztiak.