Udal musika eskolen arteko trukea egingo da martxoaren 30ean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 10a

Lasarte Oriako Udal Musika Eskolak jakitera eman duenez, Tobera Musika eskolarekin trukea egingo du ikasturte honetan. Tobera Musika Eskola Zegama, Segura, Zerain eta Mutiloa herriak biltzen dituen Musika Eskola da. Eta gurean izango dugu martxoaren 30ean. Kontzertu polita prestatu dute Manuel Lekuona Kultur Etxean eskaintzeko, mota guztietako doinuekin, honakoa 18:30etan izango da eta herritarrak honetara gerturatzea animatzen dituzte. Ondoren, herriko musika eskolako kideek bisita bueltatuko dute. Kontzertua, Segurako Aterpetxean izango dela iragarri dute sustatzaileek nahiz eta oraindik eguna eta ordua zehaztu gabe egon. Esperientziak ikasleentzat duen garrantzia azpimarratu nahi izan dute.