Udalak eta San Markos Mankomunitateak hitzarmena sinatu dute. Honen bidez Lasarte-Oriako udalak mankomunitateari esleitzen dio hondakinetatik errefusaren partea eta tamaina handikoak biltzeko kudeaketaren ardura.
Jesus Zaballos alkateak eta Jaime Dominguez mankomunitateko lehendakariak sinatu zuten hitzarmenaren bidez udalak mankomunitateari esleitzen dio hondakinetatik errefusaren partea, hirigunean eta landa gunean, eta tamaina handikoena hirigunearen barruan biltzeko kudeaketaren ardura.Hitzarmenean jasotzen da bilketa horretan zein baldintza bete behar dituzten bi erakundeek, bai etxeetako hondakinen bilketan, baita merkataritzako eta ostalaritzako hondakinen bilketan ere.
Zerbitzuagatik Udalak Mankomunitateari gehienez ere 356.514,13 euro ordainduko dizkio. Honi esker, udalak azaldu duenez, “hasiera batean udalaren diru-kutxarentzat aurrezpen handia izateaz gain, udalerrian sortutako hondakin guztiak kudeatzera pasatuko da Mankomunitatea, eta horrek hobetu egingo du zerbitzua”.
Jarraipen batzorde bat sortu da ere zerbitzua herriko jai egunetan edo egun berezietan nola eman definitzeko, zerbitzua hobetzeko egin beharreko aldaketak aztertzeko, arazoak sortu ahala haiek aztertzeko eta hitzarmenaren interpretazioa egiteko.
Mankomunitatea bilketa egiten bost hilabete barru hasiko da.