Ttakunek antolatutako Ipar-Martxa ikastaroa hasi da gaur

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 7a, 14:16

Bideoa prozesatzen ari gara. Itxaron pixka bat mesedez...
Ttakun Kultur Elkarteak eta Ostadar SKT-rekin elkarlanean antolatutako Ipar-Martxa Ikastaroari hasiera eman diote gaur goizean

Lehen Ipar-Martxa ikastaroa izan da gaur goizean, Lasarte-Oriako Trinkete eta Atsobakarren. Goizeko 09:15etan eman diote hasiera gaurko saioari eta 11:45 bitartera arte bertan ibili dira hainbat herritar kirolaz gozatu eta gehiago ikasiaz. 

Guztira lau saio izango dira, beraz oraindik ere beste hiru ikastaro egingo dira datozen egunetan. Bigarrena, martxoaren 11an izango da, hau ere goizez. 10:00etan hasi eta 12:00ak bitarte iraungo du. Hirugarren saioa, berriz, martxoaren 14an egingo da, arratsaldez. 17:30ean hasiko da eta 20:00etan amaitu. Martxoaren 18an egingo den laugarren eta azken ikastaroarekin emango zaio amaiera Ttakunek antolatutako Ipar-Martxa ikastaroari. Azken hau goizeko 10:00etatik 12:30ak bitarte izango da. 

Oraindik ere izen emateko aukera badago eta horretarako Ttakun Kultur Elkartetik pasa beharko dute interesatuek.