“Zertaz” leloa daramaten esku orriak banatu ditu udalak etxe guztietan. Honetan herritarrek euren ekarpenak eta proposamenak egin ahal izango dituzte. Festak sailetik adierazi dutenez, “hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi da konpartsek eta herritarrek denbora nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko”.
Martxoaren 17a baino lehen utzi beharko da gaiari buruzko proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden parte hartze postontzietan. “Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!” adierazi dute udaletik.