Ipuin kontalari saio atsegina izan zen atzo, Biyak Bat egoitzan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 7a

Martxoaren 8ko egitarauren baitan, ipuin kontalari saioa izan zen atzo, arratsaldean, Lasarte-Oriako Biyak Bat helduen egoitzan

Arratsaldeko 18:00etan puntu-puntuan eman zioten hasiera saioari eta ordurako, egoitzako kideak prest ziren ipuin-kontalariak entzuteko prest. 

Hiru ipuin aurkeztu ziren atzoko saioan. Lehena, 'El maltrato sútil' izenekoa izan zen. Lan honek, emakumeek eguneroko bizitzan bizitzen dituzten hainbat egoera ekarri zituen gogora. Bigarrena ipuinean, Clementina eta Arturo izeneko bi dortokaren istorioa kontatu zitzaien bertan bildutako ikus-entzuleei. Animalien arteko harremanen nondik norakoak agertu ziren ipuinean zehar. "La princesa listilla' izan zen hirugarren eta azken ipuina.