Hirugarren dira areto futboleko jubenilen bi taldeak

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 3a

Areto futboleko atala gaztea izan arren, emaitza onak ari dira lortzen Ostadar SKTren jubenilen bi taldeak. Sailkapeneko hirugarren koskan daude Kafe Bar Lasarte eta Kafe Bar Buenetxea, bakoitza bere multzoan.

Lehenak Summa Aldapeta B izango du aurkari aste honetan, eta hiru puntuak atera beharko dituzte, bi puntura baitute atzetik datorren Inter Fachadas Gipuzkoa.

Kafe Bar Buenetxeak, aldiz, aurretik duen Summa Aldapeta A-ren kontra jokatu beharko du etxean. Irabaztea lortuz gero, bigarren postutik puntu bakar batera kokatuko lirateke.