Gazte enplegua sustatzeko Hazilan ekimena martxan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 3a

Hazilan, gazte enplegua sustatzeko programaren bigarren edizioa, martxan dago. Izen emateko epea martxoan itxiko da udalak jakitera eman duenez. Hazilan programak "etorkizuneko proiektuak dituzten enpresak identifikatzen ditu eta lan bat lortzeko behar diren baliabideak eskaintzen dizkie gazteei". Programa hau unibertsitate-titulua edo goi-mailako prestakuntza-zikloa duten eta langabezian dauden 20-35 urteko gazteei zuzenduta dago. Informazio gehiago nahi duenak, hazilan@andoain.eus helbidera idatzi edota 943 304 221 telefonora dei dezake. Zalantzak edota informazio gehiago ere eskuratu daiteke www.hazilan.eus-en. Egitasmoa Garapen, eskualdetako garapen agentziak barne hartzen dituen elkarteak sustatzen du.