Biyak Bateko kideek Baztanera irteera egingo dute martxoan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 3a

Lasarte-Oriako Biyak Bat helduen egoitzako kideak Baztanera egingo dute irteera martxoan; aditzera eman dutenez, datorren hilaren 15erako antolatu dute aipatu irteera. Goizeko 08:30ean irtengo dira Lasarte-Oriatik (Biyak Bat e g o i t z a p a r e t i k , e t a Zugarramurdiko museoa eta kobak bisitatu asmo dituzte. Bisitez gain, eguerdian, bazkari eder batetaz gozatzeko tartea ere izango dute, Hotel Baztanen. Bertara joateko izen emate epea martxoaren lehenean irekiko da, eta bi prezio finkatu dituzte; alde batetik, Biyak Bat elkarteko bazkide direnek, 35 euro ordaindu beharko dituzte, eta bazkide ez direnek, berriz, 45 euroren truke egin ahal izango dute irteera. Lehenengo autobusa bete dute jada, eta elkartetik aditzera eman dutenez, bigarren bat jarri dut martxan. Izen-emateko ordutegia 10:30etatik 12:30etara izango da, astelehenetik ostiralera.