Herri galdeketa Zubietan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 3a

Zubietak ere galdeketa egingo du Maiatzaren 7an. Zubietak bere herri izaera baduela garbi daukate, eta herri gisa agerraldi publikoa egitera doazela adierazi du Zubietako Gure Esku Dagok. Martxoaren 14an egingo dute aurkezpen publikoa, eguerdiko 12:00etan, Errebote Plazan, eta prozesu honen antolaketa bilerak asteartetan egingo dira, Kaxkapen, 19:00ean.