Hainbat ikastaro antolatu ditu Elkarbizik 2017rako

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 3a

2014. urtean sortu zen Elkarbizi egitasmoa,orain hiru urte, eta aurtengo programaren azalpen publikoa egin du taldeak. Bizikidetza eraikitzeko dagokien hondar alea jartzen ari dira, bizikidetzaren oinarri sendoak eraikitze bidean ari da lanean taldea

Martxoan hasiko du 2017ko programa Elkarbizi taldeak eta urrira bitarte sei ikastaro izango dira bailarako herri ezberdinetan.

Lehenengo ikastaroa, eredu humanistak ezagutzeko lanari jarraiki, Arizmendiarrieta zenaren bideaz arituko dira. Saio honetan, Arizmendiarrieta zenak 1941. urtetik 1975. urtera, Arrasaten egindako lana izango dute aztergai; auto-erantzukizuna eta elkarlana bizikidetzarako gako "oso onuragarriak" direla ziur uste du taldeak. Saio hau Astigarragan izango da, martxoaren 8an hasiko da eta urrira bitarte iraungo du.

Lehen saioaren ostean, 'Tormentuaren memoria osoaren alde'-ko hiru ikastaro izango dira. Elkabizi taldeak, horren alde azaldu nahi du; "estatuaren zerbitzariek egindako torturak eta tratu txarren inguruan Euskal Gobernuaren ekimenez ikertu dena ezagutu ahal izango dugu hiru saio horietan". Horrela azaldu zuen taldeak igorritako idatzi batean. "Ezin dugu ezagutu gabe utzi milaka herritarrek sufritu dituzten indarkeriaren adierazpen kaltegarriak", horien memoria zabaltzea beharrezkoa dela uste du taldeak Horrela, honako hiru ikastaro hauek bildu dira bigarren ikastaroaren baitan. Lehena, 'Tortura eta tratu txarrak' izango da, apirilaren 5ean, Lasarte-Orian. Bigarrenean, 'Sufrimendua banandu: jazarpen indarkeriaren arrastoaz arituko dira, ekainaren 10ean, Hernanin. Eta azken eta hirugarren saioan, berriz, 'Zerga iraultzailearen biktima isilak' izango da hausnarketarako gai. Azken hau, herrian egingo dute, irailean.

Guzti honekin batera, terrorismoaren eta bortxakeriaren inguruan euskal gizarteak hartu duen jarrera ere argitara ekarri nahi du Elkarbizik. Eztabaida ugari piztu dira gai honen inguruan eta horietatik ihes egin nahi ez dutela argudiatuta, Euskal Unibertsitateak egindako ikerketa psiko-soziologikoak ezagutzera emango dituzte laugarren saio batean. Hau, Urnietan izango da eta irailerako aurreikusi dute.

Aurtengo ikastaroekin amaitzeko, bosgarren saio bat ere izango da, urrian. Horretarako, bizikidetzarako sendotzak espiritualitate jakin bat eskatzen ote duen galdegingo dio taldeak. gai horren inguruan hitz egitera gonbidatuko dituzten aditue

Hiru urteko ibilbidea 
2014. urtean sortu zen, Donostiako bailaran, Elkarbizi taldea. Ekimenaren lehen urtean, elkarbizitzaren aldeko jardunaldiak eta ikastaroak antolatu zituzten, eta bigarren urtean, berriz, zortzi ikastaro burutu zituzten.