Ebaluazio ereduak aztergai

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 4a

LAB sindikatuko hezkuntza atalak bultzatuta, ebaluazioaren inguruko gogoeta egin zuten Manuel Lekuona kultur etxean

PISA txostenaren emaitzek zeresana eman dute euskal gizartean, eta LAB sindikatuak ebaluazioari buruzko gogoeta bultzatu nahi du. Manuel Lekuona kultur etxean irakasle, guraso eta ikasle ohiak batu zituzten ondorioak partekatu eta eztabaidatzeko asmotan.

Azaldu dutenez, txostenaren emaitza "desegokiek" prentsan islada handia izan dute, "askotan irakasleak jomugan ipiniz". Galdera luzatu ea entzuleek ebaluazioaren gaia normaltasunez bizi duten eta euren zalantza eta kezkak partekatzera gonbidatu zituzten.

Irakasle batek erantzun zuen desberdintasuna dagoela "barne eta kanpo ebaluaketen artean". Barnetik "zubiak" eraiki daitezkeela ikasleen lana baloratzeko orduan, baina zaila dela kanpotik ezartzen diren ebaluaketen gaineko kontrola ezartzea.

LAB Hezkuntzak azken hilabetetan ebaluazioaren inguruko barne gogoeta egin du, eta gizartean bultzatu nahi du eztabaida.