Buruntzazpiko txirrindulariek errepideko lanak hasi dituzte

martin-vicioso 2017ko martxoaren 3a

Infantil, kadete eta junior mailako txirrindulariek emaitza onekin hasi dute errepideko lehia

Pistako lehia alde batera utzi, eta errepideko lanei ekin diete Buruntzazpi Txirrindularitza eskolako kideek. Kadeteek Ibaetako sarian hartu zuten parte, eta Asier Pozok momentu onean dela erakutsi zuen, bigarren sailkatu baitzen irabazle Julen Dorronsororen atzetik. Aaron Anzizarrek eta Markel Aristegik ere parte hartu zuten, 12. eta 16. amaituz.

Infantil mailakoak, aldiz, Oiartzungo mendi bizikleta lasterketa korritu zuten. Buruntzazpiko Iñaki Errazkin ek bigarren postua eskuratu zuen eta Beñat Carbayedak laugarrena.

Udaberri oroigarria jokatu zuten Eibarren taldeko juniorrek.Luken Carbayeda eta Oier Urbizu izan ziren bertan, eta irabazlearengandik bi minutura bukatu zuten biek. Asteburu honetan, Deban, Beasainen eta Hondarribian izango dira.