Islada Ezkutatuak taldearen aurkikuntzak Udaletxean ikusgai

Txintxarri Aldizkaria 2017ko mar. 3a, 21:30

Materialaren erakusketa iraunkorra zabaldu da gaur, arratsaldeko 18:30ean Udaletxeko sarreran. Joxea Muguruza Islada Ezkutatuakeko kideak zehaztu duenez, ezaugarri hauek dituen estatu mailako erakusketa bakarra da Lasarte-Oriakoa, beraiek jakin ahal izan dutenez.

Islada Ezkutatuak taldeak urteak daramatza Txaldatxurren eta orokorrean, memoria historikoaren inguruan lanean. Herrian geratzen ziren Gerra Zibileko aztarnen bila jarri zen taldea ia bere sorreratik 2012. utean. 

Urtetako lanaren ondorioz, asko izan da aurkitutako materiala baina bereziki "Gipuzkoako frentean erabilitako eskuz egindako artefaktuak" bildu dituzte gaur zabalduko den erakusketan. 18:30ean hasi da inaugurazio ekitaldia eta jarraian bi hitzaldi mamitsu entzun ahal izan dituzte Antonio Mercero gunera bertaratutakoek.

Inaugurazio ekitaldia Miaja general errepublikarra izandakoaren omenezko olerki bat irakurtzen hasi du Jesus Zaballos alkateak. Ondoren, eskerrak eman dizkio Islada Ezkutatuak taldeari urteotan guztietan egindako lanagatik, eta etorkizunean jarraitzera animatu ere bai. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Baliabideen zuzendari Maribel Vaquerok nabarmendu du "itzalpean egon diren aztarna eta gertakariak argitara" ari dela ateratzen Islada Ezkutatuak, eta eskerrak eman dizkie horregatik. Bukatzeko, Joxea Muguruzak erakusketan jarritako materialari buruzko zertzelada batzuk eman ditu eta inaugurazio ekitaldira bertaratutakoak gonbidatu ditu geroxeago hasi diren bi hitzaldietara joatera.

19:00etatik aurrera, lehenengo Asier P. de Eulatek azalpenak eman ditu, erakusketan jarritako eskuz egindako artefaktuen inguruan eta ondoren, Joxean Muguruzak Txaldatxurreko frenteaz mintzatu da. Arestian esan bezala, herritar ugari gerturatu dira ekitaldira.

Hitzaldiak 

Bart eskaini ziren Antonio Mercero gunean elkarteak erakusketaren harira antolatutako lehenengo bi hitzaldiak. 

Horrela izanda, Julen Lezamizek 'La Guerra Civil en Gipuzkoa' hitzaldia eskaini zuen. Honek gerrak lurraldean izan zuen garapena azaldu zuelarik. Jarraian, 'Euskal Emakumeak Gerra Zibilean: Cecilia G. de Guilarte' izenarekin, Ana Urrutiak emakumeen paperaz jardun zen, Guilarte korrespontsal tolosarraren adibideaz mintzatu zen. Lezamizek emakume honen inguruko liburua ere idatzita du eta solasaldi atseginaz gozatzeko aukera izan zen. 

Gaurkoan, 19:00etatik aurrera, lehenengo Asier P. de Eulatek azalpenak emango ditu, erakusketan jarritako eskuz egindako artefaktuen inguran eta ondoren, Joxean Muguruzak Txaldatxurreko frenteaz mintzatuko da. Hitzaldiak irekiak dira eta parte hartzera deitzen dituzte herritarrak.