Txuri-Urdinera irteera antolatu du Gazteklubak herriko gaztetxoentzat

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 3a

Martxoaren 11an, Donostiako Txuri-Urdin Izotz Jauregira irteera antolatu du, Gazte Klubak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, arratsaldeko 16:00etan irtengo dira (Zumaburuko autobus geltokitik) eta arratsaldeko 19:30etan egingo dute buelta herrira, eta merienda galtzerdi potoloak eta kaskoa eraman beharko dituzte irteerara animatzen diren gazteek. Izen emate epea zabalik dago eta martxoaren bederatzira arte luzatuko da. Horretarako Ttakun Kultur Elkarteko bulegotik pasata, emailez zein telefonoz egin ahal izango dute interesatuek. Bi kuota finkatu dituzte; Ttakuneko bazkide direnek 14 euro ordaindu beharko dituzte eta ez-bazkideek, berriz, 17 euro. Herriko gaztetxoak animatzen dituzte antolatzaileek irteeran parte hartzera.