Hitzordu garrantzitsua LOKEko gimnastek Irunesa Txapelketan

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 3a

Pixkanaka, denboraldian barneratzen doaz LOKE taldeko gimnastak. Eskola mailako lehenengo jardunaldiak egin dituzte jadanik, eta hurrengo hilabeteetan lehiaketa eta erakustaldi ugari dituzte agendan markatuta.

Bihar, Irun aldera egingo dute bidaia, 'Irunesa' Txapelketaren lehenengo edizioa jokatuko baitute gimnasta lasarteoriatarrek. Taldeko arduradun Maite Ruedak azaldu duenez, taldeka eta bakarka lehiatzeko asmoa dute.

Senior A taldeak bost pilotekin hartuko du parte Irunesan. Bakarkako atalean, aldiz, Garazi Gomez eta Aizpea Arroyo saiatuko dira pilotarekin ahalik eta lan onena egiten.

"Espero dugu zorte pixka bat edukitzea eta sariren bat etxeratzea", adierazi du Maite Ruedak.

Hurrengo astean, berriz, Euskadiko Liga jokatuko dute Azkoitian eta Udaberri Txapelketa Aretxabaletan