‘Go!azen’ telesailean oinarritutako antzezlan arrakastatsua gurean

maider-azurmendi 2017ko mar. 1a, 13:31
Askotariko programazioarekin beteko dira hilabete honetan herriko kultura-guneak. Martxoaren 8a izango da hilabetearen ardatz nagusietako bat hala ere, azaldu dutenez, ‘Go!azen’ fenomenoa gurean ere nabaritu da eta antzezlana ikusteko lehenengo egunean, atzo, ia sarrera guztiak saldu ziren. Egun berean bigarren saio bat egiteko aukera aztertzen ari dira.

Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko jarduerak hilabeteko protagonistak izango diren arren, mota guztietako ekintzak izango dira aukeran hilabete honetan.

Egitarau berriari bihar emango zaio hasiera. Bihar eta etzi, Islada Ezkutatuak taldeak Antonio Mercero gunean Gerra Zibilari buruzko hitzaldiak antolatu ditu izan ere, ostiralean bertan Udaletxeko harreran Txaldatxur mendian aurkitutako materialaren erakusketa iraunkorra inauguratuko da.

Bestalde, Martxoaren 8an Emakume Langileen Nazioarteko Eguna ospatzen denez, Emakumeen Zentro Zibikoak gaiari buruzko kartelen erakusketa antolatu du ere. Erakusketa hilaren 6an, 7an eta 8an ikusi ahalko da Mercero gunean. Bi antzezlanek itxiko dute programazioa, Lan eta Lan antzerki-talde amateurrak ‘Ágora de mujeres’ eskainiko du, eta Hika teatro-konpainiak ‘Cuaderno blanco’.

Antzezlanei dagokionez, martxoaren 12an ‘Go!azen’ euskarazko obraz ere gozatu ahalko da. Honakoa herrira dator Ttakunek gauzatzen duen Gazte Kluba programaren eskariz.

Haurrentzako teatroan Gorakada konpainiaren Titirikontu kontari programatu da. Bi dantza-ikuskizunez gozatu ahalko da, hilaren 24an ‘Hormek diote on stage’ obra estreinaldia, DSS2016rako landutako proiektuan oinarritua eta Haatik-ek sortua. Hilaren 25ean Gero Axular Dantzaren ‘Itzal galdua’ saioaren txanda izango da.

Hilaren 30ean Tobera musika-eskolaren saio batez gozatu ahalko dugu, eta hilaren 31n Erregioetako Etxeek antolatutako folklore-jaialdi batez. Egun horretan bertan ikusi ahal izango da 2016an antolatutako Euskararen 9. Maratoiari buruz egin den bideoa. Martxoaren 17an ere, Korrikaren aurkezpena egingo da.

Zinea

Haurrentzako zinema saioei dagokionez, martxoaren 5ean ‘Axel filma ikusi ahal izango da euskaraz, 19an ‘Ballerina ere euskaraz, eta 26an ‘Batman Lego 3D’Helduentzat martxoaren 5ean ‘Figuras ocultas’ eskainiko da, hilaren 19an ‘Lion, eta 26an ‘El guardián invisible’. Okendo zine-forumak, berriz, hilaren 17an ‘Captain Fantastic’ proposatu du, eta 31n ‘Gutik gura’.