Babyauto Zarautzek ezin izan zuen Galizian garaipena eskuratu

Txintxarri Aldizkaria 2017ko martxoaren 1a

Xabier Rekondo, Ander Rekondo, David Vega eta Xabier Prieto herritarak hasierako hamabostekoan izan ziren Ourenseko Unibertsitateko Campusean jokatutako partiduan.

Zarauzko taldeak ez zuen orain arteko norgehiagokarik onena egin, eta atzetik jokatu behar izan zuten partiduaren zati mardul batean.

Hala ere, gipuzkoarrek garaipena eskuratu ahal izateko aukera eduki zuten azken minutuetan. Izan ere, Xabier Rekondo lasarteoriatarrak markagailuan berdinketa ezartzen zuen entsegua lortu zuen partidua amaitzeko zazpi minutu geratzen zirela. Ezin izan zioten hari eutsi, eta galiziarrek azken entsegua lortu zuten, 39-32koa finkatuz.

Bera Beraren garaipena dela eta, donostiarrengandik –igoera postuetatik– hamaika puntura dira, baina sailkatzeko aukerek ez dute alde egin oraindik, nahiz eta dezente zaildu diren.