Emaitza onak lortu zituzten LOKEko judokek pasa den asteburuan. Durangoko Txapelketa Internazionalean taldeko infantil eta kadete ugarik borrokatu zuen.
Infantil mailan Oier Guisadok eta Martin Sebastianek brontzezko domina eskuratu zuten, eta lan ona egin zuten Julen Fernandezek, Santi Mezzenak, Lucas Moralesek, Ekhi De La Cruzek, Oier Bocosek eta Mario Herrerok.
Bestalde, zilarrezko koskara igo ziren Yeray Mendibe eta Talib Vergara kadete mailan. Jesus Curiel, bere aldetik, hirugarren izan zen.
Eneko Eizagirrek Espainiako Txapelketako sailkatze fasean borrokatu zuen, Zaragozako Monzalbarba herrian. Txapeldunorde geratu zen, eta martxoaren 11ean eta 12an Madrilen egingo duten finalerako txartela eskuratu du.
Hitzordu ugari dituzte LOKEko judokek martxoan. Hilaren 18an infantilek St Cypriengo Txapelketan hartuko dute parte, eta 25ean Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute infantilek eta kadeteek.