Alkate Jesus Zaballosek azaldu duenez, Lasarte-Oriako Udalaren eta Ertzaintzaren arteko protokolo hitzarmen berriak aurrekoa ordezkatuko du. "Bi polizien arteko elkarlana eta eraginkortasuna hobetzea" du helburu protokolo berriak, bakoitzaren betebeharrak eta lan-esparruak zehaztuz.
Hernaniko komisaldegiko buru Karmelo Martinezek nabarmendu du genero indarkeriaren aurkako prozedimendu berriak txertatu dituztela hitzarmenean. Halaber, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzaren arteko komunikazioa eta koordinazioa zehazteko jarraibideak biltzen ditu akordioak. Ertzainburuan ustez, "etorkizunean pertsonal aldaketak egonez gero, lanean aritzeko eredua argi edukiko lukete sartuko liratekeen ertzain edo udaltzain berriek".
Hala, azpimarratu dute "norabide honetan lanean" urteak jarduten daramatela, eta datozen urtetan hala jarraitzea espero dute.