EHBilduk ohar bidez adierazi du "duela 14 urte Argi Iturralde eta Iñaki Balerdi lasarteoriatarrak errepidean hil ziren salbuespenezko dispertsio politikaren ondorioz. Erabaki politiko baten erruz hil ziren, oraindik ere indarrean mantentzen dena. Biktima guztiek bezala, haiek ere egia, justizia, erreparazioa eta diskriminazio ezari eskubidea dute. Bide batez, giza eskubideak momenturo urratzeko tresna delako, dispertsioari behingoz amaiera ematea eskatzen dugu”.
Herritarrei deia egiten zaie omenaldian parte hartzeko 13:00etan Askatasunaren parkearen eskulturan.