Inauteriei ongi etorria, musika eskolako ikasleen eskutik

Txintxarri Aldizkaria 2017ko ots. 23a, 10:46

Urtero legez, musika eskolako ikasleek kontzertu bufoa eskaini zuten Manuel Lekuona kultur etxean. Abesti klasiko, herrikoi eta moderno ugari interpretatu zituzten.

Haur eta nagusiek ederki gozatu zuten Udal Musika Eskolako ikasleek eskainitako emanaldiarekin. Atzoko eta gaurko zenbait abesti interpretatu zituzten, musika tresna anitzekin.

Imanol Urbietari omenaldia

Udal Musika Eskolako zuzendari Miren Etxenagusiak 2016an zendutako Imanol Urbieta musikaria omendu nahi izan zuen ekitaldiko aurkezpenean. Txikienek bere bi kanta ezagun dantzatu zituzten: "Alperraren astea" eta "Ran Roberran".

Irakasten dituzten musika tresnen soinuak entzun ahal izan ziren. Hala nola; flauta, biolina, gitarra, gitarra elektrikoa, pianoa, esku soinua, trikitixa eta pandero melodiek alaitu zuten Manuel Lekuona kultur etxea.

Kukuka Dantza Taldearekin batera interpretatu zituzten "Ujuka", "Txapeloaz" eta "Lantzeko Ihauteria" emanaldiari amaiera emateko.

Ikusi argazkien galeria