Buruntzazpi taldeko txirrindulari gazteak ederki ari dira pistako denboraldian. Iragan asteburuan Euskadiko txapelketa jokatu zuten Anoetako belodromoan. Asier Pozo kadetearen lana izan zen bereziki azpimarratzekoa: 135 puntu bilduta, podiumaren hirugarren mailara igo eta brontzezko domina irabazi zuen.
Markel Aristegi eta Aaron Anzizar taldekideek ere maila ederra eman zuten: 14. eta 17. izan ziren sailkapen orokorrean, 39 eta 24 puntu eskuratuta, hurrenez hurren. Errepidera begira jarriko dira orain.