Pasa den igandean Donostiako Carmelo Balda pilotalekuan eskola faseko lehenengo jardunaldia jokatu zuten LOKE taldeko gimnasta alebin eta infantilek.
B mailan, Lasarte-Oriako bi taldek hartu zuten parte: Sasoeta-LOKE eta Landaberri-LOKE. Lehenen lan txukunak saria eduki zuen, hirugarren geratu baitziren. Landaberrikoek, aldiz, ez zuten zorte handirik izan eta 12. postuan bukatu zuten. Hala ere, entrenatzaile Maite Ruedak nabarmendu du "oso lan ona" egiten ari direla.
Alebinetako banakako kategorian Alexia Barquinek zortzigarren postua eskuratu zuen 23tik.