Donostiara joan ziren Ostadar Ipar Martxako kideak igandean

Txintxarri Aldizkaria 2017ko otsailaren 21a

Gelditu gabe jarraitzen dute Ostadar Ipar Martxako kideek. Otsailerako aurreikusita zeukaten irteera egin zuten igandean: Donostiara joan ziren.

Otsailerako aurreikusita zeukaten irteera egin zuten igandean Ostadar Ipar Martxako kideek. Goizeko hamarretan geratu ziren tren geltokiaren parean, trinketean, eta Donostiarantz abiatu ziren. 

Martxoa iristen denean, Ttakun KErekin elkarlanean ikastaro batzuk antolatu ditu Ostadar Ipar Martxak. Informazio gehiago eskuratu daiteke esteka honetan: http://txintxarri.eus/albisteak/ipar-martxaz-gehiago-jakiteko-ikastaroa-17573/

Ikastaro horietan parte hartu nahi dutenek eta Ttakuneko bazkideek direnek 9 euro ordaindu beharko dituzte; bazkide ez direnek, berriz, 12.