Eugik 200 metroetako eta 60 metroetako probetan hartu zuen parte, eta ederki aritu zen: 200ean, lehenengo kaleratze errondan 24.64ko denbora egin zuen, bere inoizko marka pertsonal onena. Finalerdietan 24.93 segundotan geratu zuen kronometroa, eta finalerako txartela lortu. 25.04ko denbora egin zuen azken lasterketan. 60 metroetan, berriz, finalerdietaraino iritsi zen, 7.72 segundoko marka eginda.
Eneritz Busto 60 metro hesietan aritu zen, eta finalerako txartela lortzerik izan ez bazuen ere, denboraldiko marka onena egin zuen larunbatean, kronometroa 8.79 segundotan geratuta. Ederki aritu ziren biak, beraz.