Bihar, Gasteizko Txukun Lakua taldea hartuko dute Michelinen, arratsaldeko 16:00tatik aurrera. Intza KE-ko lehenengo mailako Udaberri Txapelketako partidua jokatuko da aurretik.
Axier Arteagak, berriz, sendo jarraitzen du Binakako Promozio Txapelketan. Ugalde eta Martinez izan zituzten aurkari larunbatean Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. 22 eta 13ko emaitzarekin, bigarren postuan da Erasunekin batera.
Gaur Elordi eta Erostarbe izango dituzte aurkari Urdulizen egingo duten jaialdian. Garaipena lortuz gero, finalaurrekoetatik oso gertu kokatuko lirateke.